Bertso-kopla eta abestiak

TRAPU ZAHARRAK (Iparragirre)

Egunez trapu biltzen
gabean dantzan lehertzen
beti umore onean
degu pasatzen,
eta goizean goiz
kalean irten da
lo goxoan daudenak
esnatzen dira.

Trapuak! Trapu zaharrak!

Atera atera, trapuak saltzera
nik erosten ditut
modu onean
arditian prakak kuartuan albarkak
ta burni zaharrak txanponean

Erosten ditut trapuak
praka zahar urratuak
gona gorri zaharrak eta
atorratxuak.
Jo zak zurrumuzki
atabak soinu
dantzan egiteko
beti erana.

Eltze elbarriturik
pertza zulorik duenik
arran parrillik edo
trebera zaharrik.
Inork saltzeko badauka
librako txanponean
Ramon Batistak
erosten ditu.

Xenpelar

Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar (Errenteria, Gipuzkoa, 1835eko urtarrilaren 13a - 1869ko abenduaren 8a) bertsolaria izan zen. Xenpelar jotzen da XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat.

Bizitza

Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen, Oiartzungo mugan. Gaztetan morroi ibili zen, Oiartzungo Eurla eta Egurrola baserrietan. 1857an bere jatorrizko baserrira, Senpelarrera, itzuli zen, Errenteriako ehun fabrika handi batean lan egitera.
1859an Maria Joxepa Retegirekin ezkondu zen. Errenteriako kalean bizi izan ziren, eta hiru alaba eduki zituzten. Xenpelar baztangaz hil zen, 34 urte zituela.

Bertsolaritza

Bat-bateko bertsolaritzan 12 urterekin hasi zen. Olloki, Larraburu, Ardotx, Patxi Bakallo, Panderitarrak izan zituen bertso lagun. Bat-bateko bertso apur batzuk gordetzen badira ere, Iparragirrerekin eta Musarrorekin izandako bertso eztabaidak, esaterako, bertso jarriak dira Xenpelarren bertso sail ezagunenak.
Gainera, hainbat bertso-paper ere idatzi zuen. Haietako asko, tamalez, 1936ko Gerran galdu ziren. Hogeita hamar bat bertso paper gorde dira gaur egun arte. Sail horietarik gogoangarrienak: Pasaiako plazatik dator notiziya, Frantsesaren ideak, Andre txarren bentajak, Betroiarenak, Ezkondu eta ezkongai, Azken juiziokoak, Iya guriak egin du.
1931n Macazaga inprimeriak Xenpelarren bertsuak izeneko liburuxka argitaratu zuen. Jautarkolek, 1958an, Xenpelar bertsolaria bizitza ta bertsoak izenekoa plazaratu zuen; eta, azkenik, Antonio Zavalak Xenpelar bertsolaria (1969) liburua, haren bertso guztiekin, kaleratu zuen.

Bertso ezagunenak

 
IYA GURIAK EGIN DU
(Xenpelar)
 Iya guriak egindu,
badegu zeñek agindu;
ez oraindik umildu,
alkarrengana bildu;
gerra nai duben guziya,
berari kendu biziya!

Okasiyua prestatzen,
lotan daudenak esnatzen;
etzait neri gustatzen
maliziyan jostatzen
iñorekin ibilltzia;
ark merezi du illtzia!

Gerraren billa gau t'egun
etsaiak arturik lagun;
arrazoi ote degun
edo zer datorkigun
asitzerako pentsatu
fusillak nola dantzatu!

Ez naiz ni gerraren zale,
baizik pakearen alde;
zeñek nai duen galde,
berari tira dale,
bala bat sartu buruan,
aspertuko da orduan!


IPARRAGIRRE ABILA DELA

Iparragirre abila dela
askori diot aditzen,
eskola ona eta musika,
hori horiekin zerbitzen.
Ni ez nauzu ibiltzen,
kantuz dirua biltzen,
komeriante moduan,
debalde festa preparatzen det
gogua duan orduan.

Eskola ona eta musika
bertsolaria gainera,
gu ere zerbait izango gera
hola hornitzen bagera.
Hatoz gure kalera,
baserritar legera,
musika hoiek utzita;
Errenterian bizi naiz eta
egin zaidazu bisita.



Pasaiako herritik Xenpelar bertsolariaren bertso sorta bat da.

Pasaiako herritik dator notizia
zezen bat izan dala jenioz bizia
kantatutzera nua bistan ikusia
alegratzeko triste dagoen guzia.
Santiago eguna Pasaian seinale
ailegatu eztanak egin beza galde
hasieran jedia zezenaren alde
azkenean etziran arrimatu zale.
 Gure Pasaia beti sonatua dago
errapin gabe ezta urte bat igaro
urrengoan jarriko dituztela nago
barrera hestuago edo zezena handiago.
Torillotik atera zuten lehendabizi
bei zar bat gidaria bandera ta guzi
arrapatzen zuena purrukatzen hasi
azkenean kanpora plazatik igesi.
Hiru komertziante plazatik kanpoan
poxpolo ta barkillo labaina tratuan,
pareta egon arren hamar oin altuan
panparroi pasatu zen putzura saltuan.
Hoiek horrela eta gehiago ere bai
lurrian ziraldoka egin zuten lasai
ezkonberriak eta zenbait dama galai
zezenaren mendian etzuten jarri nahi.
Plazatik itsasora salta da igeri
adarrak besterikan etzuen ageri
bakerua begira bere zezenari
eserita jan ditu hiru libra ogi.


 
Aratusteak ospatutzera
heldu gara eskolara                                  
humore onez mozorrotuta                 
gaiatortzuez plazara.

JULEN:
Galiako Obelix indartsua naiz                            
harri bila datorrena 
Euskal Herrian izango naiz ni
harri-jasotzaile onena.
GAIZKA:
Lapurra deitzen didate batzuk
beste batzuk bandolero
aberatsei ohostuko diet
aukera euki ezkero.
LANDER:
Eskoziatik etorria naiz
koadrodun gona honekin
wiscky-a edateko ohitura daukat
Galesko printzearekin.
NAGORE:
Altxorraren bila etorri naiz
hona Nagore pirata
etsiai aurre egiteko
prestatuta dut ezpata.
JOSEBA:
Cow-boy bezala hementxe nabil
zaldi gainean ni ero
erriflea be atarako dut 
jartzen banauzue bero.
JULENE:
Erdi Aroko emakumea
aurrean daukazuena
Butriko gaztelutik honaino
zaldian etorri dena.
JON:
Militarra naiz eta gerrara
joateko nago ni gertu
armarik ez badut erabiltzen
egingo naiz gaur aspertu.
INHAR:
Heriotza be hona etorri da
militarraren ondora
nire inguruan gaur ibiltzea
arriskutsua izango da.
ARRATE: 
Zetazko ibilbidetik nator
neska txinatar fin-fina
suziriak izetzen ona naiz
eta dantzari arina.
PAULA:
Hiru hartzen etxera noa ni
zopa gozoa jatera
gero lo-kuluxka bat egiten
hartz txikiaren ohera.
ANDONI:
Inauterietan izango naiz
tiranosaurio itzela
pauso bakar batekin banoa
herri batetik bestera.

TXANPON BATEN TRUKE.Alaitz eta Maider
ATALAIAN.Sorotan bele
BOGA,BOGA.Delirium Tremens

BALEAREN BERTSOAK.Benito Lertxundi
ZEU,ZEU,ZEU.Gatibu
ILUNTZEAN.Maixa ta Itziar
IKUSI ETA IKASI.Zarama
IÑAKI.Zarama
FURRA,FURRA,FANDANGUA.Oskorri


ASTOA IKUSI NUEN.Imanol Urbieta
ITURINGO AROTZA.Mikel Laboa

LIZARDI.Mikel Laboa
BAGA, BIGA, HIGA, LAGA. Mikel Laboa

HAIKA MUTIL.Mikel Laboa
TXORIA TXORI.Mikel Laboa

AITA SEMEAK. Oskorri

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ.Oskorri

ILARGIA.Ken Zazpi

LAU TEILATU.Itoiz

TXANTXANGORRIA.Itoiz
BIZKAIA MAITE.Benito Lertxundi

NERE HERRIKO NESKATXA MAITE. Benito Lertxundi

IKUSI MENDIZALEAK
AGUR ZUBEROA

Ostatuko neskatxaren koplak.OSKORRI




AITORMENA. Hertzainak



ISABELATXU (Neska ontziratua)

HIRU TRUKU
NUEVOS MEDIOS, 1994
 
Isabelatxu, Isabelatxu,
arren esan bat eidazu
atian dauen kantore orri
etor dila esaiozu.
 
Egun on asko euki dizule
ontziko maisu gaztia.
Alango asko ekar dizule
linde damatxu gaztia.
 
Aitek eta amak bialtzen neude
au kantatxuau ikastera.
Au kantatxuau ikis nai bozu
erdu neurekin bordera.
 
Eskerrik asko mile biderrez
ez dot olango usterik
aitek eta amak etxian neukie
neu ondo estimadarik.
 
Berbau aotik esan bazuan ze
sartu zioen kapapean.
Sartu zioen kapapean ta
eroen zuen bordera.
 
Lobedartxu bet ipini neuntsen
bular biaren erdian
linde damia loak daroa
besteun legoa bidian.
 
Alan ta bere subertia zan
untziek alkar jotia,
ordu atantxe itxartu zala
linde damatxu gaztia.
 
Eroan naizue, eroan naizue
aiten d'amaren errire.
Aiten d'amaren errire joaten
bosteun legoak bear dire.
 
Untziko maisu gaztea
badezu kainabetea?
Ezteukat kainabetarik baina
emongo deutsut saflea.
 
Emon zioten saflea eta
sartu zeuen biotzean
ordu atantxe ilotzitu zen
linde damatxu gaztea.
 
Ene mutilak, lagunek onak.
Zer eingo'tsegu oneri?
Intzentzoagaz intzentzatu te
erainotzagaz lurrundu.
Linde damia zazpi astian
geurekin erabil daigun.
 
Ene mutilek, lagunek onak
zeringo'tsegu oneri?
Emon deiogun zazpine mosu
ta bota deiogun ureri.
Emon zioten zazpine mosu
eta bota zioten ureri.
 
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Iturria: Labayru Ikastegiko Artxiboa. Lekukoa: Juana Tellaetxe, Derio. Biltzailea: Jose Migel Larrabeiti (1985.ean)







JUANA BIXENTA OLABE
J. B.: Nagusi jauna, hauxe da lana,
amak bialtzen nau berorrengana.
N. J.: Ai, bialdubo bazinduke maiz!
Zu ikusita konsolatzen naiz.
Xinista zazu
oso zoraturikan nakazu!
Horren polita nola zera zu?

J. B.: Amak esan dit, etxeko errenta
pagatzeko dirurik ez zuen-ta,
ia egingo dion mesede,
hilabetean gehienez ere,
itxarotia; (sic)
bada zierto dela ematea
pasa baino lehen hilabetea.

N. J.: Logratutzia, errez halare,
naiz hori ta beste zernahi gauza ere,
seguru dala esan amari,
zu baldiñ bazatoz mandatari;
dudarik gabe,
nire borondatiaren jabe
zu zara, Juana Bixenta Olabe.

J. B.: Beraz bertatik noa etxera
poz haundi bat amari ematera;
orain adio, nagusi jauna,
presaka joan behar diat amagana.
N.J.: Ez zuazela;
portatu zaite nik nahi bezela,
gaur etxera joan ez zaitezela.

Zuen etxea dago urruti,
bidian zer gerta izan bildurti;
bada ia pasa da eguna,
arratsa berriz dator illuna;
orain joatia
txartzat iruki, nire maitia;
gaur hemen bertan gera zaitia.

Ez joan etxera, bide hoietan,
gabaz, bakarrik eta illunbetan;
kontura erori zaitia zu:
gabaz illunbian juan behar duzu
peligro haundiz,
eta hobe duzu ehun aldiz
bihar goizian joan egun argiz.

J. B.: Ezetz etsia egon liteke,
ni hemen gelditu ezin niteke;
amak espero nau gaberako,
eta hark espero naubelako,
juan behar det nik;
alaba ikusi bagetanik
amak izango ez luke onik.

N. J.: Emen zuretzat dira parako
jaki txit goxuak afaitarako;
edaria berriz, -Jaungoikua!-,
hillak piztutzeko modukua
ardo ondua,
ontzen urtietan egondua,
Malaga'tikan da bigaldua.

J. B.: Jauna, berorrek, bainan alferrik,
badaki armatzen lazo ederrik;
lazua eiz bage gera dedin,
nere etxian nahi ditut egin
afaldu ta lo;
nahiago ditut hango bi talo,
ta ez hemengo milla erregalo.

N. J.: Bihotz nireko dama polita,
asmoz muda zaite, hauxen tori-ta
hamasei duroko urre fiña,
sendatu nahi zazun nire miña,
J. B.: Ez, jauna, ez, ez!
Merezi bezain kopeta beltzez,
esango diot ezetz ta ezetz!

N. J.: Gainera berriz, Juana Bixenta,
utziko dizutet etxeko errenta
kito zor dirazuten guztia,
kunplitzen banazu kutiziya.
J. B.: Lotsa gogorra!!
Sufritzen dago gaur nere honra,
penaz malkuak darizkit horra!!

N. J.: Nik ditut kulpak, ez egin negar,
horlakorik ez nizun esan behar;
animan sentitutzen dut miña
zuri ofensa hori egiña.
Maldiziyua!
Ez dakit nun nekan juiziyua,
eskatzen dizut barkaziua!

J. B.: Barkaziua, du-ta eskatu,
nere bihotz onak ezin ukatu;
erakutsi ditalako, jauna,
gaitz egiñaren damutasuna,
konforme nago;
ez egin-ta ofensa gehiago,
gaurkua oso ahaztutzat dago.

N. J.: Berriz nik egin zuri ofensa?
Arren horlakorik ez bara pensa!
Zaukazkit neskatxa fiñ batetzat,
eta gusto haundiz emaztetzat
hartuko zaitut;
biyotzetikan esaten dizut,
zuretzat ona baderizkizut.

J. B.: Hori egiaz baldin badio,
niregana egon liteke fio;
bainan usatuaz kortesia,
ama neriari lizentzia
eska bezaio.
N. J.: Hori gustora egingo zaio,
bihar goizian juango naitzaio.

J. B.: Banua oraiñ.
N. J.: Hatoz honuntza,
biderako hartu zazu laguntza.
Adi zazu, morroi Joxe Juakiñ
etxera farolan argiakin
aingeru honi
gaur zuk laguntzia da komeni,
kezketan egon ez naien ni.

Morroiak: Aingeru hari lagundu eta
horra, jauna, egin ostera buelta;
birian, bai, bildurtxo zan bera,
bañan ailegatu-ta etxera
kontentu zegon;
orain kezketan ez du zer egon,
ohera joan ta pasatu gau on.

Heldu zanean hurrengo goiza,
nagusiak zuen kunplitu hitza
joan zitzaion amari etxera,
andretzat alaba eskatzera;
amak txit firme
hartu ta gero mila informe,
gelditu ziran biak konforme.

Handik zortzi bat egunetara,
edo hamar ziran ez dakit bada;
ez, amar ezin zitezken izan,
handik zortzi egunera elizan
ezkondu ziran;
ezkondu ta etxera segidan,
jendea franko bazuten jiran.

Bost hilabete edo sei hontan
ez dirade beti egondu lotan;
eman dute zenbait jirabira
eta gozatutzen bizi dira
ditxak ausarki;
hobeto eziñ litezke arki,
espero dute haurtxo bat aurki.

Dama gaztiak, ez egon lotan,
begira zaitezte ispillu hontan
gustatuta birtute ederra,
andretzat hartu bere maizterra
du nagusiak;
horrela irabaztera graziak
saia zaitezte beste guztiak.
Chat gratis