miércoles, 23 de mayo de 2012

jueves, 2 de febrero de 2012

Arkimedes


Arkimedes (Sirakusa, Sizilia, k.a. 287 - k.a. 212) matematikari eta geometrikari greziarra, antzinaroko zientzialari eta matematikari garrantzitsuenetaz jota dagoena, Arkimedesen Printzipioagatik, zirkuluaren koadraturi egindako ekarpenegatik, palankaren ikerketegatik, Arkimedesen torlojuagatik, Arkimedesen espiralagatik eta matematikari eta geometriari egindako beste hainbat ekarpenegatik da ezaguna.

Kondairaren arabera, Hieronek, errege izendatu baino lehen, bitxigile bati urre eta zilar kantitate bat eman zion koroa bat egin ziezaion. Lana amaitzean Hieronek, egilearekin fidatzen ez zenak, Arkimedesi ea bitxigileak, zikoizkeriaz urre zati batekin geratzeko, koroaren purutasuna jaitsi ote zuen egiaztatzeko eskatu zion, betiere koroaren integritatea errespetatuz.

Arazoarekin burua hausten ari zela, bainu bat hartu zuen behin eta urak eragiten zuen erresistentziagatik gorputzak gutxiago pisatzen zuela zirudiela ohartu zen, flotatzen mantentzen zuelarik. Kontuarekin pentsatzen, bainuontzian sartzean urak utzi zuen espazioa okupatzen zuela ondorioztatu zuen, eta berak "galdu" zuen pisua juxtu kanporatutako urak pisatzen zuen bera zela. 

Hainbeste buruhauste eman zion problema askatuta halakoa zen bere poza, ze biluzik bainuontzitik atera eta Sirakusako kaleetara atera zen Eureka! Eureka! (Aurkitu dut! Aurkitu dut!) ohikatuz. Orduan Arkimedesek koroa pisatu zuen airean eta uretan eta bere dentsitatea erregek emandako urre eta zilar guztia erabilita izan behar zuenarekin ez zetorrela bat ikusi zen eta orduan, bitxigileak erregeari iruzur egin ziola.

viernes, 20 de enero de 2012

Telefono bat egiten

Funtzionatzen du haria tentsatuta dagoenean.



Disoluzioak


MATERIALA
-    2 edalontzi gardenak
-    Goilara txiki bat
-    Azukre morenoa
-    Ur beroa eta hotza

NOLA EGINGO DUGU?
1.- Bete, erdizka, ur hotzaz edalontzi bat.
2.-Joan goilarakadaka azukrea botatzen. Kontatu botatzen dituzuen heinean. Gelditu ikusten duzunean edalontziko azpikaldean azukre arrastoak gelditzen dirala.
3.- Orain, bete ur beroaz 2. edalontzia. Bi edalontziak ur kantitate berdina euki behar dute.
4.- Bota azukre goilarakadak eta konta itzazu botatzen dituzunak. Gelditu azukre arrastoak ikusten dituzunean edalontziaren azpikaldean.

ZER GERTATU DA?
Ur berotan dagoena guztiz disolbatu da, ur hotzetan dagoena ez da guztiz disolbatu

Disoluzioak

Zer gertatzen zaio sustantzia bati uretan?

MATERIALA
-7 edalontzi gardenak
-Ura
-Goilara txikitxo bat.
-Sustantzia ezberdinak:  gatza,area,azukrea,arroza,eztia,
kafe ehotua, urtzeko kafea.

NOLA EGINGO DUGU?

1.- Urez bete edalontzi guztiak.
2.- Bota edalontzi bakoitzean sustantzia ezberdin apur bat. 
ZER GERTATU DA?
Urtzeko kafea: disolbatu egin da
Gatza: ez da guztiz disolbatu, apur bat bakarrik
Harea. ez da disolbatu
Azukrea: gehiena disolbatu egin da
Kafe ehotua: ez da disolbatu
Eztia: disolbatu egin da
Arroza: ez da disolbatu

martes, 10 de enero de 2012

Bizkaiko mendiak

Anboto, Bizkargi,
Gorbea ta Oiz
Bizkaiko sorginak
hegalari dabiz
ohitura zaharrean
baina molde berriz
akelarre eder bat
antolatu nahiz.

Chat gratis