miércoles, 2 de marzo de 2011

Elikadura Tailerra (2011-03-01)

martxoak 1
Elikadura Tailerra on PhotoPeach



Atzoko tailerrean Aitziberrek aurreko urteetan irakatsitakoa gogorarazi zigun.
-Elikagaien piramidea
-Elikagaien gurpila koloreetan
-Otordu orekatuak
-Ohitura osasuntsuak
-Egunero litro 2 ur edan beharra dago.

Bakoitzak fitxa baten eguneroko otorduetan jaten duena koloretan margoztu zuen, eta orekatua zen ala ez aztertu genuen

Kontsumo Tailerra

Abenduak 16, ostirala

GOIZEZ:

Lehengaiak eta hauen eraldaketaren prozesua aztertu genuen. Txartelekin joku bat egin genuen.

Lehengai naturalak amaitu ahal dira, arrisku hori dauka gehiego kontsumitzeak. Amazonas munduko oihanik handiena da eta arriskuan dago basogintza basatiaren erruz.

JOLASTORDU OSTEAN:

Yogurta egin genuen. Horretarako esen osoa, yogurt naturalak, azukrea... erabili genituen.

Nola egin:  lapiko baten berotu, nahastatu, pote baten sartu, agunkari paperean gorde, gainetik albal paperez inguratu. Ondoren berogailu ondoan ipintzen genuen. Eta hurrengo egunean prest zegoen etxera eraman eta kontsumitzeko.

ARRATSALDEZ: 

Bideo batzuk ikusiz publizitatea aztertu genuen. Batzutan publizitatea ez da oso fidagarria. Iragarki batzuk aztertu ondoren, guk iragarki bat asmatzeari ekin genion, eta ikaskideen aurrean antzeztu genuen.

Orokorrean interesgarria izan zen iragarkia eta kontsumoa eta publizitateari buruz gauza berri askotaz ohartu ginen. Esate baterako: publizitateak kontsumitzailea erostera bideratzeko trikimailu asko erabiltzen ditu, eta ez beti fidagarriak.



Chat gratis