Lehenengo gizakien bizitza
Lurrean bizi izan ziren lehenengo gizaiak ehizatik, arrantzatik eta fruituak biltzetik bizi ziren. Gizaki horiek honako ezaugarri hauek zituzten:
- Tributan bizi ziren,edo familia taldeetan.
- Nomadak ziren,hau da, ez ziren beti leku berean bizi; toki batetik bestera mugitzen ziren janari bila.
- Ez zituzten etxeak eraikitzen, eta haitzulotan bizi ziren.
- Ehizatzeko eta mozteko, makilaz, hezurrez eta harri landuz
egindako erremintak eta armak erabiltzen zituzten, eta janzteko
animalien larruak erabiltzen zituzten.
Sua aurkitu zuten, eta horri esker, janaria presta zezaketen eta
hotzetatik babes zitezkeen.
Paleolitoa
Paleolito aroak. a. 90.000 urtetik 9.000 urtera doan garaia da. Orain hamabost mila urte, paleolito denboraldian azkenaldera, Euskal Herriko klima oso desberdina zen gaur egunekotik: batez besteko tenperaturak oraingoak baino 10ºC baxuagoak ziren.
Garai hartako biztanleak talde txikietan bizi ziren, ibarretan, kostatik gertu, aire zabalean.
Hotzetik babesteko, haintzuloetan gordetzen ziren.
Oreinak, zaldiak, orkatzak, basurdeak, hartzak, otsoak, bisonteak, eperrak, usoak, oreinak.... ehizatzen eta jaten zituzten. Basafruituak biltzen zituzten. Animalien larruez arropak egiten zituzten.Haitzuloen barruan, lekurik sakonen eta irizpide zailenekoan, pinturak eta grabatuak aurkitu dira:
LEHENENGO GIZAKIA ETA KLIMA ALDAKETAK
Lurreko klima ez da beti berdina izan. Gari batean Lurreko une askotan klima oso hotza izan zen. Glaziazio garaia deitzen zaio aldi honi.
Hala ere, beti ez zen era honetakoa klima lurrazalean eta azken glaziazioa eagutu zuen Cro-Magnon gizakiak ondorengo klima epelagoa ere ezagutu zuen.
ORAIN DELA HIRU MILIOI URTEKO GIZAKIAHOMINIDOA
Afrikako sabanetan bizi ziren hominidoak.
Hauek ez zekiten hitz egiten eta ezin dira gizon emakume konsideratu.Oso bajuak ziren (1,20m neurtzen zuten altueran) oso indartsuak ziren, masailezurra eta hortzak sendoak zituzten eta zerebro txikia.
ORAIN DELA BI MILIOI URTEKO GIZAKIA
HOMO HABILIS
Afrikako Ekialdean aurkitu dira homo habilis honen aztarna-fosilak.
Taldetan bizi ziren eta ehizan egiten zuten.Harriak landuz tresnak egiten zituzten.1,50 metrotko garaiera zuten eta, zerebroa hominidoek baino handiagoa izan arren, gaurko gizon-emakumeena baino askoz txikiagoa zuten.
ORAIN DELA MILIOI BAT URTE
HOMO ERECTUS
Gizaki hau, soinu eta zeinuen bidez eta zenbait hitz erabiliz mintzatzeko gai izango zen seguru asko. Sua erabiltzen eta kontrolatzen ikasi zuen. Adimena garatua zuen, nahiz eta zerebroa gaurko gizakiak baino txikiagoa izan.